XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1947an
Urte hauetako jakingarrienak: 1949ko urtarrilaz gero, hileko kuota hiru pezetara jasotzen da; garbitzailearen hileko soldata 125 pezetatik 150ra jasotzen da; ezkongaiak lokalean ordu ez egokietan egon ez daitezen neurriak hartzen dira; erakundeari zortzi jarleku erregalatu dizkiolako, Jaime Arevalori eskerrak ematen zaizkio; herriko elkarteek Orfeoi Donostiarrari egingo dioten omenaldian parte hartzen du Santa Cecilia Abesbatzak eta orobat Madrilen Sorozabal maisuari eskainiko zaionarenean.
Abesbatzak behin eta berriz nahi izan du jendaurrean aktuatzea.
Donostian eta probintzian eta behar izanez gero urrutiago ere bai, periodikoki kontzertuak eskaintzea da bere hirrika.
Hau guztia, ordea, gehiegizkoa gertatu zaio orain arte.
1 949ko aktak emango digu proiekto hau errealitate bihurtzeko zailtasunen berri: Abesbatzaren nahi biziak orain arte bete-ezinak gertatu direla ere azpimarratu nahi nuke
.